XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Valpuesta ez da berez monastegi haundi baten izena.

Monastegi bezala laister galdu zuen garrantzia, bainan IX. gizaldiaren haseran monastegiarekin batera Valpuestako gotzaitegia ere hantxe eratu zen, Araba eta Kastilla Zaharreko gotzaitegi zaharra.

804.ean sortu zen monastegi hura Juan gotzaiak bere gaselianes, hau da, bere lagunekin eraikia, Santa Mariaren elizatxo zaharraren ondoan.

Juan gotzaiaren lagun hoiek ez ziren beneditarrak, ezta gutxiago ere, lekaideak besterik ez.

Eta Juan bera sub regula, araudipean, bizi zen gotzairen bat besterik ez.

Hala ere lekaideek leku guztietan erabili zuten zibilizazio modua sarrerazi zuen Juanek gure arbasoen artean, eta Valpuesta inguruan IX. mendetik aurrera, bi mendez, gizarte giro berezi eta aberats bat dago.

IX. mendean hiru bat aldiz sartu ziren mairuak alderdi haietan, eta ohitura zutenez ahal zuten guztia lapurtu, ondatu, eta jendea hil edo atzilo eraman zuten.

Hala ere behin eta berriro agertzen dira Valpuesta inguruetan elizak eta herrixkak, zahar eta berriak, eta zaharberrituak, guda garaiean ondatutakoak berritzen bait zituzten.

Aipatutako mapa horretan agertzen diren izenez gainera hor azaltzen dira Valpuesta inguruko baileratan 800. urtean Taranko beste zortzi herrixkekin mapan agertzen ez direnak.

Eta mende horretatik hasi eta urrengo gizaldien zehar beste hauek guztiak aurkitzen ditugu.

Menako baileran, besteen artean, S. Martin, 838; Unzeka 897; Santiago 1075; Via 1083. Tobalina baileran Pontacre 852; Kijera 913; S. Zipriano 913; Prunas 1082. Losako baileran Gurendes: (Zabalta) s. a.; S. Martin 853.

Monastegi, eliza, etxe eta herrixka hauek guztiak ez dira garai berberakoak, bi gizaldien zehar agertzen dira dokumentuetan, bainan dokumentuetan agertu baino lehen egitan izan ohi dira.

Horregatik kontuan hartu beharko dugu lur bazter hau Erdi Aroko gure herriaren gora beherak jakiteko, Arabako sortaldean eliz eta herri gehien gehienak garai berberakoak bai dira.

Aipatutako mapa horretan ikus dezakezue.